Txoritokia lantzen jarraituz garabiaren kokalekua zehaztu dugu. Asmoa kotxeak garabiaren azpitik pasaraztea da eta era berean txoritokira sarrera bertatik egitea. Sarrera hori gaur egun dagoen zubitxo horretatik egingo litzateke. Gainera portu ertzean dauden kotxeak kanpora botatzea da helburu, bertan landaredia sartu eta txorientzako gune desberdinak sortuz.
Estaltzeko gantxiloz egindako sareak erabili nahi dira, patroi desberdinak erabiliz eta kolore desberdinen bitartez Marsellan puntu esanguratsu bihurtzeko.
Egitura moduen itsasontzietako mastilak imitatzen dituen elementuak jarri nahi dira. Gainera horrek sareak lotzen joatea ahalbidetuko digu.
Gainera sare hori itsasora luzatu nahi da, hasieran txorien kaiola dena umeentzako jolasteko gune bihurtu eta itsasoan barneratzeko. Hori posible egiteko sarearen materiala aldatuz joango da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario