Urtean pare bat aldiz unibertsitateko beheko solairua proiektu desberdinez betetzen da. Ilusio handizeta denbora luzean garatutako proiektuak koktzen dira korridore eta geletan zehar, bakoitza bere ukituarekin, bere proiektatzekomoduarekin eta proiektua paperean jartzeko moduarekin.
Gogoratzen dut lehenengotan unibertsitatean "erakusketa" hori ikusi nuenean maketak iruditu zitzaizkidala ikusgarriena. Gu paperarekin jolasean genbiltzan bitartean, edo txabola sinple hura egiteko behar izan genuen denboraz konturatzen nintzenean ikaragarria iruditzen zitzaidan pertsona bakar bat horrelako maketa bat egiteko gai izatea.
Denborarekin konturatzen zara hasieran horren zaila eta ezinezkoa ikusten zenuena ez dela horrenbesterako. Laserrezko makinak direla, lagunak direla... lana da, baina ez beste munduko zerbait.
Gainera proiektu horiekiko duzun pertzepzioa aldatuz doa. Hasieran maketak zuen presentziak hor jarraitzen badu ere planoek, irudiek beraien indarra hartzen dute urteak pasatu ahala. Bigarren urtean horretan gehiago fijatzen hasten zara, gehiago ulertzen dituzulako urtebetez rotring ekin planoak marrazten egon eta gero, eta AutoCad eko lehenengo abenturak bizitzeko aukera ematen dizutelako. Zuk ordenagailuarekin egiten duzuna paneletan dagoenarekin konparatzen duzu, eta konturatzen zara ez dakizula ezer, eta ez duzu ulertzen nola ikasiko duzun ez badizute irakasten, fakultatean sartuta emango dituzun urte guztietan inork horren inguruko klase bakar bat ematen ez badizu ere.
Baina arkitektura ikasketa autodidaktiko bat dela pentsa daiteke. Seriean ikasiak dituzun gauza mordoa daudela uste dute. Gehinak ordenagailuarekin lotuak. Baina ez datoz seriean eta orduak sartuz ikasiak dira. Aurrean dituzun 5 urteetan orduak eta orduak sartuz, egun eta gau, ikasten joaten zara. Egun baten 3 ordu pasa ditzazkezu txikikeria bat egiten, beste baten norbaitek komando berri bat erakutsita 10 minutuan edo gutxiagoan egin dezakezuna.
Eta hori da gaur egun KAP etan ikusten dudana, ORDUAK. Ez da soilik proiektuaren ideaia garatzen pasatako denbora, kurtso desberdinetan aurrera egin ahala handitzen ez dena, baizik proiektua garatzeko eta erakusteko pasatako denbora ere. Proiektua azaldua dago, batzuetan hobeto besteetan ez horren argi. Dena teknikoki marraztua dago, eta plano horiek ahalik eta zehatzenak dira, batzuetan teknikoki ikusgarriak. Karrera zehar proiektuetako klaseekin batera beste mila gauza izaten ditugu egiteko, ikasteko, eta denbora izaten da gure arazo handiena. Baina karrera amaierako proiektua egitean zu zara denbora hori kontrolatzen duena, zu zara denbora horretan proiektua garatzen doana, eta funtsa garapen hori panel batean nola irudikatu da, nola egin ulerkor buruan duzun guztia eta urtebete edo bian garatzen joan zarena.
Ez da soilik irudi polit bat egitea, edo kriston 3Da egitea (hor oso atzean ikusten naiz). Proiektua azaltzean eta besteek ulertzean dago gakoa. Proiektu bat bere konplexutasun guztiarekin ulerkorra, lehenengo itxuran erreza ematen badu, sinplea, gehienetan ondo egongo da. Panelean ULERTU egin behar da proiektua.
Hor oraindik ikasteko daukagu, aurten hasi gara panelekin bueltaka eta igartzen da guztiz kontrolatzen ez dugun alderdi bat dela, baina denbora daukagu ikasteko, gaur egun lantzen dugun A1 a panelbikoitz luze batetan bihurtzeko. Benetan panel horietan agertzen diren gauza teknikoak liburuetan begiratuz, galdetuz eta denborarekin egin daitezkeenak direlako, baina proiektua nola azaldu apurka apurka ikasten joan behar den gauza bat da.
Horren urrun eta horren gertu ikusten da... laster erakusketa horren parte izango garela.
Orain dela 4 urte ezinezkoa zena posible dela sentitzen dut, baina bakoitzak bere estiloa bilatzen jarraitu beharko du, lortu behar delako egokia iruditzen zaigun arkitektura bat egitea eta ez epaimahiak nahi duen arkitektura bat, baina gure arkitektura propio hori epaimahiak egoki dela pentsatzea, sartzen diren ORDU eta ESFORTZU guztiek beren emaitza emateko.