2012/09/24

KaleHABITAT... mugikortasun eguna 2012

Urtean egun batez izan bada ere etxea kalera atera eta traste guzti horiekin eguna kalean pasatzeko aukera izan dugu. Espetxetakoak bezalako lau horma arte horretatik libre izan gara egun batez, kalea etxe bihurtuz, bi espazioen arteko muga ezerezean utziz. Umetan gure etxea sofaren atzeko aldean sortzen genuen bezala, larunbatean Matia kaleari eman genion gure etxea izateko aukera.


musikarekin denak beste itxura bat du


Guk erabaki genituen mugak, nondik sartzen zen gure etxe maitagarrira eta bertan zer eduki nahi genuen. Bide batez auzoko jendeari eta batez ere amona zaharrei astean zehar zertaz hitz egin eman genien.
atea, leihoa, ispilua, hor dago gure etxearen muga?

Gainera kaleak hamaka batekin zenbat irabaz zezaketen ulertzera heldu ginen... benetako aurrerapausoa izango litzateke!


dilin dalan... sofarik ez dagoenean...

Garrantzitsuena PHOTO FAMILY, etxe guztietan bizi delako familiaren bat!

2012/09/19

MARSELLAKO FLOTANTEA ideia finkatuz...

Herri guztiek plaza bat izaten dute, edo behintzat hori izaten da lehenengo bilatzen saiatzen garena hiri berri batera joaten garenean. Gehienetan bertan turismo bulegoa aurkitzeko esperantza izaten dugu, hiri berriaren konkista horretan altxorrik preziatuenak bilatzeko mapa aurkitzeko lehenengo ahaleginean.

Plazak bere horretan forma eta itxura derberdinak izan ditzake, baina laburbilduz plazaren funtsa jendea biltzeko lekua dela da. Ez dago leku eta kultura bakarrari atxikita, munduko hirien espazio publikoen jarraitasunean elementu garrantzitsu izan baita betidanik, hiriaren egongela bailitzan.
New York eko times squareVaticanoko plaza
 Varsoviako merkatu plaza

Leku askotan herrien sorrera suposatu duten puntuak izan dira, edo eraikin garrantzitsuak kokatu diren lekuak. Hiriaren bihotza bertan kokatu dela esan daiteke. Eta Marsellaren kasuan portuak hartzen du plaza izaera hori. Bertan gertatu zen orain kostaldearen zati handi bat hartzen duen hiriaren sorrera. Leku hori da batzeko puntu, jendeak biltzeko duen gunea.



Horregatik propasamena portu horren plaza izaera hori indartzea da. Urteetan galduz joan den ideaia hori berriro gogora ekartzea, bertan dagoen kirol portua alde batera botaz, aspaldi merkantzia ontziekin egin zen bezala, eta behin hustuta dagoenean flotanteen konbinaketaz betidanik hor egon den plazari giza eskala bat ematea. Gainera horrela portu hori garbiago egotea lortuko litzateke, itsasoko bizitza bertara hurbilduz.
Gaur egun plaza baino gehiago paseo bat da, dena itsasontziz betea dagoelako osotasuna duena zatikatuz.

Idea dena bateratzea da, portuan plaza sortzeaz gainera itsasora zabalduz gune hori. Flotanteak horretarako erabiliaz.


Ezin da ahaztu 2013an Marsella Europako kultur hiribiru izango dela, baina kulturari zuzenean lotutako guneak ehundaka egingo dituzte. Behar duena bertakoen kultura den sorrera horretako gune horri garrantzia ematea da, beti ere ura presente izanaz, 1996tik uraren munduko hiriburua delako, eta horren inguruko
ekiltaldiak izaten dituzte urtean zehar.

Horrela plaza horri falta zaiona ematea da helburua, osotasun bat ematea, eta giza eskalara egokitzea.