2012/11/27

Le Panier... auzora begira...

"No es barrio lujoso, no es un barrio glamuroso, simplemente es el mejor barrio de Marsella que aguarda a ser descubierto si verdaderamente se quiere saber cómo es la Marsella alejada del turismo millonario de la Costa Azul."  Trivago

"Barrio marsellés muy animado, característico por los colores típicamente mediterráneos, Le Panier también es una zona histórica y muy cosmopolita con numerosos encantos."  Busopentour

Auzoko leku bat izango bada ere, eta auzokoei zuzendua egongo bada ere, bertara etorriko direnak ez dira auzokoak izango. Auzoko parte izan nahi dutenak izango dira, baina ekonomikoki hori posible ez dutenei laguntza emateko lekua izango da.

Garrantzia hartzen dabilen auzoa izatera LE PANIER, bertara hurbildu nahi duten zahar eta gazteak hartuko dituen eraikin eta espazio publikoa izango da, besarkatu eta auzokide egingo dituena. Baina auzokoizateko auzoarentzako hainbat gauza ein beharko dituzte.

Vivienda público frances horren barnean kokatzen gara, ekonomikoki baldintza txarrak dituztenei laguntzeko sortu zituztenak, baina gaur egun gueto suburbano bihurtu direnak. Ez da jende hori baztertu nahi, bere garrantzia hartzen dabilen auzo baten kokatu nahi dira.

Ez da epe luzerako etxebizitza bat eskaitzeko tokia proposatzen, auzoan barneratzeko gune bat eskaintzea da helburu, bertan dauden etxe zaharrak bizigarri eginda beraien etxe propioa izan dezaten gero.

Programa zehazten:

_Artxibo bat sortu nahi da, auzoan dauden etxebizitzak kalifikatuko dituena. Honek lana sortuko du, eta bertara bizitzen datozenetako batzuk jarri daitezte honetan. Artxibo hau kokatzeko tokia beharko da, gainera auzokideek parte hartu dezaketen artxiboa da, beraz denen eskuragarri egon behar da.

_Auzokideak eta heldu berriak komunikatze aldera jangela publikoa izango da, bazkaldu eta afaldu auzokideekin eginez lagunak egiten joateko, auzoan integratzen joateko. Gainera eraikinean bizi direnek kudeatuko dute, elkarbizitzako baloreak ikasten joateko.

_Jangela, ikasteko gune, lan egiteko gune publikoak izango baditu ere, lo+WC+gorde pribatutasun maila batekoak izango dira. Modulo desberdinetan osatuak, datorren familia edo pertsona kopuruaren arabera desberdin batuz.

_Helburu nagusia aukoek parte hartu eta aurrera eramango duten eraikin publiko bat izatea, laguntza eraikin bat. Eta eguraldiaren ondorioz, eta bertan egondakoan ikusitako jendearen ondorioz kanpo espazio publiko handia duen eraikina proposatu.

Azokoentzako eraikina izateko auzoko eraikina izan behar da, bertan dagoenaren islada. Eta horretarako auzoa ulertu beharra dago.

kale estuak, maldatsuak

 plaza gure eraikinaren aurrean
espazio publikoa, jendea batzeko puntu nagisu bilakatu daitekeena. 

Dagoen harma hartuko da egitura elementu garrantzitsuena. Elementu horri gehituz eta zintzilikatuz joango dira espazioak. Espazio beteak izango dira, era horrek hustuz lortuko dira bizitzeko eta egoteko lekuak.
Apalategi printzipio hori jarraitu nahi da, horrekin espazioak gehitu eta kendu ahal direlako.

APALAK (finkoak eta mugikorrak)  + APALETAN JARTZEN DIREN ELEMENTUAK


2012/11/20

tradizioa, baserriaren idealizazioa

Tradizioaren izenean

Artikulu baten link a jartzen dut. Euskal arkitektura tradizionalaren ingurukoa da eta baserri tipologia horrek zer suposatzen duen analisatzen du, baina arkitektoen aldetik begiratuta.
Artikulu interesgarria iruditu zait, Ander Gortazar Balerdi  arkitektoak idatzia dena.

"uste dut tradiziotik eta historiatik modu deliberatuan aukeratutako ezaugarri zehatz batzuek pisu handia dutela gizartean"

Pisu horrek suposatzen duena aztertuko du. Merezi du irakurtzea.

2012/11/17

Karrera Amaierako Proiektuak...

Urtean pare bat aldiz unibertsitateko beheko solairua proiektu desberdinez betetzen da. Ilusio handizeta denbora luzean garatutako proiektuak koktzen dira korridore eta geletan zehar, bakoitza bere ukituarekin, bere proiektatzekomoduarekin eta proiektua paperean jartzeko moduarekin.

Gogoratzen dut lehenengotan unibertsitatean "erakusketa" hori ikusi nuenean maketak iruditu zitzaizkidala ikusgarriena. Gu paperarekin jolasean genbiltzan bitartean, edo txabola sinple hura egiteko behar izan genuen  denboraz konturatzen nintzenean ikaragarria iruditzen zitzaidan pertsona bakar bat horrelako maketa bat egiteko gai izatea.

Denborarekin konturatzen zara hasieran horren zaila eta ezinezkoa ikusten zenuena ez dela horrenbesterako. Laserrezko makinak direla, lagunak direla... lana da, baina ez beste munduko zerbait.

Gainera proiektu horiekiko duzun pertzepzioa aldatuz doa. Hasieran maketak zuen presentziak hor jarraitzen badu ere planoek, irudiek beraien indarra hartzen dute urteak pasatu ahala. Bigarren urtean horretan gehiago fijatzen hasten zara, gehiago ulertzen dituzulako urtebetez rotring ekin planoak marrazten egon eta gero, eta AutoCad eko lehenengo abenturak bizitzeko aukera ematen dizutelako. Zuk ordenagailuarekin egiten duzuna paneletan dagoenarekin konparatzen duzu, eta konturatzen zara ez dakizula ezer, eta ez duzu ulertzen nola ikasiko duzun ez badizute irakasten, fakultatean sartuta emango dituzun urte guztietan inork horren inguruko klase bakar bat ematen ez badizu ere.

Baina arkitektura ikasketa autodidaktiko bat dela pentsa daiteke. Seriean ikasiak dituzun gauza mordoa daudela uste dute. Gehinak ordenagailuarekin lotuak. Baina ez datoz seriean eta orduak sartuz ikasiak dira. Aurrean dituzun 5 urteetan orduak eta orduak sartuz, egun eta gau, ikasten joaten zara. Egun baten 3 ordu pasa ditzazkezu txikikeria bat egiten, beste baten norbaitek komando berri bat erakutsita 10 minutuan edo gutxiagoan egin dezakezuna.

Eta hori da gaur egun KAP etan ikusten dudana, ORDUAK. Ez da soilik proiektuaren ideaia garatzen pasatako denbora, kurtso desberdinetan aurrera egin ahala handitzen ez dena, baizik proiektua garatzeko eta erakusteko pasatako denbora ere. Proiektua azaldua dago, batzuetan hobeto besteetan ez horren argi. Dena teknikoki marraztua dago, eta plano horiek ahalik eta zehatzenak dira, batzuetan teknikoki ikusgarriak. Karrera zehar proiektuetako klaseekin batera beste mila gauza izaten ditugu egiteko, ikasteko, eta denbora izaten da gure arazo handiena. Baina karrera amaierako proiektua egitean zu zara denbora hori kontrolatzen duena, zu zara denbora horretan proiektua garatzen doana, eta funtsa garapen hori panel batean nola irudikatu da, nola egin ulerkor buruan duzun guztia eta urtebete edo bian garatzen joan zarena.

Ez da soilik irudi polit bat egitea, edo kriston 3Da egitea (hor oso atzean ikusten naiz). Proiektua azaltzean eta besteek ulertzean dago gakoa. Proiektu bat bere konplexutasun guztiarekin ulerkorra, lehenengo itxuran erreza ematen badu, sinplea, gehienetan ondo egongo da. Panelean ULERTU egin behar da proiektua.
Hor oraindik ikasteko daukagu, aurten hasi gara panelekin bueltaka eta igartzen da guztiz kontrolatzen ez dugun alderdi bat dela, baina denbora daukagu ikasteko, gaur egun lantzen dugun A1 a panelbikoitz luze batetan bihurtzeko. Benetan panel horietan agertzen diren gauza teknikoak liburuetan begiratuz, galdetuz eta denborarekin egin daitezkeenak direlako, baina proiektua nola azaldu apurka apurka ikasten joan behar den gauza bat da.

Horren urrun eta horren gertu ikusten da... laster erakusketa horren parte izango garela.

Orain dela 4 urte ezinezkoa zena posible dela sentitzen dut, baina bakoitzak bere estiloa bilatzen jarraitu beharko du, lortu behar delako egokia iruditzen zaigun arkitektura bat egitea eta ez epaimahiak nahi duen arkitektura bat, baina gure arkitektura propio hori epaimahiak egoki dela pentsatzea, sartzen diren ORDU eta ESFORTZU guztiek beren emaitza emateko.

2012/11/10

Auzokoa auzokoentzat!

Auzokoentzako zuzundutako eraikina izatea da helburua. Beharrak dituztenai laguntza emateko eraikina.
Aurreko sarreran azaltzen zen INNOVATION horretan sakondu nahi da, auzoak elkarlanean auzoari asko eskaini ahal diolako. Espazio bat emanda asko sortu dezaketelako auzokideek.
COMUNITY bat (auzokoak) eta SPACE bat (eraikina) behar zirela esaten zen berrikuntza horiek sortzeko.

_Sukalde batetik jatetxe bat sortu daiteke
_Lan egiteko eremu batetik, lanerako lokalak sortu daitezke, behar duenean behar duenak erabiltzekoak
_Ikasteko lekua liburutegi publikoak izan daitezke

Auzokoek ekintza ezberdinak sortu bizia ematea du helburu eskemak.
Modu batean eraikinaren barne espazio hori, hiriaren bilbearen barnean kokatzen den espazio publiko baten moduan landu nahi da.

Osagarri diren gune banatuak, batu edo banata daitezkeenak osagarri dira. Momentuaren arabera ordenatuko direnak. Finkoak espazio pribatuak soilik izango dira. Horrek eraikinaren eduki maximoa markatuko digu.


Auzokoak sartuko dira, beraz, auzoari onura egingo dioten elementuak sortzeko.

goizean goiz kabitik ihes egin du...

Txoritokiarekin jarraitzeko sarearen kokapena ikusteko ebaketa batzuk egin ziren joan den asterako. Horrela gantxillozko sarearen ideia bat hartzeko.



Baina iruditzen zaigu proiektuak aurrera jarraitzeko maketarekin hastea garrantzitsua dela, proiektua maketan oinarritzen delako.
Horregatik aste honetan maketarekin hastea erabaki da, eskala nahiko txikian egingo denez, erabaki beharra daukagu 1/100 edo txikiagoa egitea, xehetasun handiko maketa izango da. Horregatik kokatuko garen lursailaren topografia guztia lantzen gabiltza.
Gainera sarearen eskala erabaki behar dugu, iruditzen zaigulako benetan ideaia ulertzeko sarea eta maketa bera eskala desberdinetan egin beharko liratekeela.

Ondorengo asteetan maketaren nondik norakoak azaltzen joango gara.

2012/11/04

COMMUNITY + SPACE = INNOVATION


El proyecto consiste en la elaboración de un plan de autogestión vecinal con carácter temporal del solar con una actividad de principal de huerto comunitario. El proyecto quiere crear un espacio público verde, donde se puedan desarrollar actividades lúdicas, culturales, educativas y ambientales, que ayuden a la interacción. La finalidad del proyecto es facilitar los procesos de ciudadanía activa, mediante la participación activa y consciente de los vecinos en la gestión de los espacios públicos.


ESTA ES UNA PLAZA

Esta es una plaza , hemen klikatuta plaza horren bloga agertzen da. Bertan egiten dituzten ekintza desberdinak agertzen dira, beti auzokideek landuak. Jarraian idea pixkat azaltzen duen bideoa jarri dut. Asmoa Marsellarako antzeko zerbait egitea da, auzokideak ulertuak izango diren eraikina. Laguntza behar duenarentzako eraikina. Vacio hori beharrean betea izango litzateke kasu honetan, baina ideia auzokideen eraikin bat auzokideentzako egitea da. Kokatzen garen lekua kontuan hartuta, bertan dagoen segregazio soziala jarraituz beharrak dituztenei laguntzeko eraikin bat egiteko beharra ikusten dut.
Beraiek horri erantzunez, auzoari bizitasun gehiago emango liekete, eta hiri ideia, auzo ideian indartzea ekarriko luke.

Beraz eskema ideia pribatuak diren guneak ahalik eta gutxienak izatea da. Gune pribatuak baleude tenporalak izango lirateke, gune hori okupatua den momentuan erabiltzaileak zehazten duelarik zenbaterainoko pribatua izatea nahi duen.




Txori txiki bat negarrez ari da...

Abiarioan zentratze aldera egitura sistema zehazteko beharra dago. Marseillak daukan aire afrikarrak jarraituz jaima saharauietan oinarritzea erabaki da, lotura hori egiteaz gainera portuan aurkitzen diren itsasontzien egiturarekin ere bat datorrelako.

Horren gainean kokatuko da gure sarea, eta azken itxira jaima handi batena izango da.

Esan bezala gaineko sare hori egiteko ganchilloa erabiliko dugu, patroi desberdinak batuz. Nylon a izango da materiala, baina gainera jaima handi horrek hiru zati izango ditu. Alde batetik txoriak babestuko dituen zatia egongo da. Elementu handiena eta gehien okupatuko duena da. Gero horri lotuta gune bat landarez beteko denez eta peatonal bihurtu, umeen jolasteko gune bat sortu nahi da.


Proiektu desberdinak begiratzen aritu gara, baina gehinetan ikusgarriena ondokohau iruditu zaigu.


Azkenengo zatia uretan barneratuko da, hori oraindik zehazteko dago. Baina idea sarea portuan barneratzea da, material berdinarekin, patroi desberdinekin, erabilera desberdinak ematea.
Patroiak begiratzen ere egon gara.



Kolore eta patroi desberdinak nahaztu nahi ditugu, bertako irudiak Afrikako erreferentzia hori izateko.