Gaur egun oraindik ikus dezakegu
alaba hura lehioan
mariñelaren zai,zai
itsasoan du itxaropena.
Itxaropenak egiten duelako alaba egunero bertara joatea, aita noiz helduko itxaroten egotea. Itxarotea, itxaropena edukitzea delako.Eta bahr izaten dugun itxaropen hori itsasoan aurkitzen da gehienetan. Gure eskuetatik at dagoen elementua delako itsasoa.
Hasiera batean ezer ez dago, ura, bukaerarik ez daukan ortzmugan...
Eta begira jarraitzen badugu litekeena da gehiago ikustera heltzea, edo baliteke oasi batean bailitzan gure imaginazioaren obra izatea. Itsasontzia, izurdeak... Baina itsasoaren magia da hori, itxaropenez betea mantentzen diguna...
Eta horregatik jarraituko du alabak marinelaren esperoan, denborak aurrera egiten badu ere itsasoa egunero hor dagoelako, aurrera eta atzera, mugimendu konstatean baina aldi berean mugitu barik, itsasoan harrapatuta geratzen den guztia kanporatzen, eta hurrengoa baliteke gu itxaroten gauden hori izatea. ITXAROPENA.


No hay comentarios:
Publicar un comentario