2012/10/29

bidaia...

Goizaldeko ordubietan, logurea, emozioa, bidaian joateko gogoak nahasten dira autobusera sartzean. Aurretik ordu asko eta kilometro asko. Autobusaren barruan berehala sortzen da mikroklima hori, gauetan ohikoa den bezala mikroklima hotza, baina kanpoan dagoen euriarekin alderatuz paradisua.

Eta orduak aurrera doaz, baina ez da bidearen bukaera ikusten, Carcassonen lehenengo geldialdia egin eta gutxi falta dela dago denon buruetan, baina bidaiak jarraitzen du, astiro, gelditu gabe...

...Aigues-Mortes... eta NIMES. Lehenengo egunaren bukaera.


Baina hori ez da helmuga. Bidaia ez da helburu horrekin hasi, aurrera jarraitu beharra dago, berriro autobusean sartu eta kilometroak egin. Oraingoan ere aurrera, etengabe, gelditu gabe, atzera begiratu gabe.  Horrela soilik heltzen zara helmugara, horrela ikusten dugu urrunean Marsella, ta hurbiltzen zoaz astiro.

C'est la vie! C'est la vie! C'est la vie! 


Eta Marsellak zer eskaitzen digu? Bertako kaleetan galdu beharra hori ikusteko, gure burua galdu besterik ez dugu hiri horren xarma bereganatzeko, proiektuak egin behar diren tokiak ezagutzeko, bertako jendea nolakoa den ikusteko...


Eta kale horietan galdurik aurkitzen duzu benetan bila zabiltzana, benetan aurkitu nahi zenuena, edo ez...
Kale horietan dago gero proiektatuko duzunaren erantzuna, eta galdera... Marsella kultura hiriburua izango delako datorren urtean, eta kultura hori zein txokotan aurkitzen den zure lana delako. Kale horietan galduta aurkituko duzun... berriro galdu beharko...

...eta ibili eta ibili... berriro bueltarako ordu iristi arte. Berriro autobusean sartu eta bueltako bidea egiteko ordua iritsi arte. Kilometroak aurretik, eta ordu asko aurretik...

No hay comentarios:

Publicar un comentario