2012/10/07

Sentipenak


sentipen, sentipena, sentipenagatik, sentipenak, sentipenarekiko, sentipenarekin, sentipenaren, sentipenari, sentipenaz, sentipenean, sentipenei, sentipenek, sentipenekiko, sentipenekin, sentipenen, sentipenengatik...

Hitzak berak forma desberdinak izan ditzazke, baina gure sentipenek esaten digutena zabalagoa da oraindik. Proiektuan sentsazio desberdinak sortu nahi dira, ingerilekuen konposaketa horrekin eta egoteko leku desberdinekin.

Norentzako da igerileku bakoitza? Nor egon behar da bertan? Nora begira egon nahi dugu?




Igeri egitean libre sentitzea nahi izaten da, naturaren parte izan.
Uretan egon, baina inguru guztian ura ikustea, hori da lortu nahi dena. Puntu bakarra egotea ura eta lurraren artean, beste dena itsaso zabalera luzatuz eta lurrean gertatzen dena albo batera utziz.










Baina hori ez da sortu nahi den sentipen bakarra flotantearen bitartez. Umeentzat den gune bat ere sortu nahi da. Umeentzat izango den igerileku bat. Baina umeek gune desberdinak behar dituzte, ezin dira urarekin soilik egon, igerilekuaren inguruan alde batetik bestera ibiltzea berhar dute.










Oso presente izan behar dute lur finkoaren presentzia, igeri egin, baina baita jolas egiteko ere.
Ura jolaserako elementu garrantzitsua delako, baina igeri egiten ez dakizunean errespetua sortzen duen elementua delako.













Eta gainera egoteko gune bat sortu nahi da, eserita egotekoa, uretan jolasean dabiltzan umeak zaindu ahal izatekoa, pentsatzen begirada galduta egon ahal izatekoa, portura begira egotekoa. Plaza baten jarraipena bailitzan graderio bat sortuz erlaxatzen egoteko gune bat.

Gune bakoitzean sortu nahi diren sentsazio, setipenak dira, eta guztien batura da flotantea, lur finkoan sortu ezin diren sentsazioak sortzeko, itsasoarekin dagoen muga hori lausoagoa egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario