2013/03/21

+kuntza






Maila desberdinak daude, eta maila horien lotura lortu nahi da. Lekua bera hustua izan da urteetan, lehendik zegoen mendia kendu da, gehikuntza bidez eman nahi zaio faltan duena.





2013/03/04

Lehen ematea

HAUSNARKETA TEORIKOA

Hiri moldagarri bat lortzeko aldaketek, espazio kolektiboa konpartitzeko forma berriak eta dimentsio espazial eta tenporalen uztarketa dakarte.
Hala, momentu ezberdinetan leku ezberdinak erabiltzeko aukerak irekia izan beharko du. // ESPAZIOA. Gaur egun hormak eta kota aldaketak oztopo fisiko handi bat dira espazioen eta erabileren arteko nahasketa bat emateko. / DENBORA. Fluxuak historia guztian zehar toki puntualetatik baino ez dira eman, hiriko ibilbideak guztiz aldatuz. //

Erabileren programatik begiratuta, helburua ez da funtzionalitatea edota flexibilitatea izango, baizik eta MEMORIA / Marsellan beti hain toki berezia izan denaren historia / , PROPOSAMENA /espazioaren ikuspegi berri bat sortu beharko duena, aukera berriak irekiz/ eta ITZULGARRITASUNA /espazioen antolaketa tenporala/ izan beharko dute helburu, hau da, hauen uztarketa bat lortzeko erabilitako metodologiak izango du garrantzia, teknologiaren aurretik.

ESTRATEGIEN FINKAPENA

1. Altuera muga desberdinak daude, baina gero proiektatzeko egokiak diren lekuak aurkitzen dira, aukera moduan ulertu behar direnak. kota aldaketa hori zerbait positibo bezala ulertu behar da.

2. Fluxu handia duen kalea da: hiriaren beste zatiarekin lotzeko beharra gune honetatik zehar.

3. Mendiari jan zaion zati horretan kokatzen dira gaur eguneko eraikinak, baina zer gertatzen da ez badaude? aukera bihurtzen da? altuerari dagokionez aurkitzen den muga handiena da, baina ez garaitu ezina.

4. Gaur egun dagoen sarrera irteera puntualak apurtu eta fluxu mugimendua puntu horietatik zabaltzea da ideia. ezin da hiri baten puntu bat izan fluxu bat pasatzeko, gune bakarra, alde batetik besterako interakzioa zabalagoa izatea behar da.

5. Hiriko bi puntu garrantzitsuren arteko lotura zuzena ez izatearen arrazoi da gaur egun. Bi puntu hauen arteko erlazioak gune estrategiko bihurtzen du orubea, baina fluxua orubetik pasatzen ez denez, gune garrantzitsu bat izateko aukera galtzen du. Aukera hau potentziatu egin beharko da.


MARSELLAREN ERALDAKETA URTEETAN ZEHAR, FLUXUAK BARNE





MARSELLAREN ETA ORUBEAREN POTENTZIALAK









ORUBEAREN OINARRI KARTOGRAFIKOA










TRC, Tokyo, Replay, Center

Urtarrilean ArchMedium en TRC lehiaketan hartu genuen parte eta zorterik izan ez dugun arren esperientzia polita izan da. Lehenengo lehiaketa da parte hartzen duguna, eta lortutako emaitzarekin gustura gelditu ginen.