2012/10/01

Flotantea, idea garatzen...

Aurreko astean aipatutako plazaren idea pixkat moldatu beharrean izan naiz, portua giza eskalarako handiegia delako. Horregatik plazaren idea mantenduz, baina jendea biltzeko gune bezala ulertuz, hori garatzen joatea erabaki dut. Horretarako jendea bildu daitekeen gune bat eta urarekin lotua dagoena egitea pentsatu dut.



Kontuan hartuta Marsellako erdigunea dela portua, eta kostalde guztian makro portu bat egin diotela, Marsellako jendea 10km mugitu behar da hondartzara hurbiltzeko. Hiri handia izatera distantzia handia suertatu daiteke hori, gainera ezin dugu ahaztu muno txiki bat dagoela bide horretan.
Marsella aurkitzen den kostaldea



Hau horrela proiektua hildo horretatik bideratzea pentsatu da. Horrela inguru horretan dauden eraikin nagusiak eta ardatzak ikusirik, eta eguzkiaren prezentzia kontuan harturik, hegoaldera ematen duten terrazen portuaren aldean ura presente duen flotatzaile bat kokatzea pentsatu da, beti ere gune horretan jende gehaigo egongo dela pentsaturik. Gainera kotxeen bidearen trataera ere oinezkoekin bateragarriagoa da alde horretan.


Puntu berdeak dauden gune horiek izango lirateke flotante berria kokatzerako orduan kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsuenak. Horretarako hasiera batean itsasontzi denak kanporatzea pentsatzen bazen ere, eskala handiegia geldituko delakoan itsasontzien erdia soilik kanporatzea erabaki da. 

Goiko planoan ikus daiteke diseinatutako flotanteak gutxi gorabehera hartuko lituzkeen dimentsioak, eta dimentsio horiekin portuan zehar izan ditzakeen desplazamendu desberdinak


Horrelako zerbait da lortu nahi dena, herritarrak bertan lasai egon daitezkeen gune bat, ura beti ere presente dagoena eta gaur egun bertan dauden terraza eta gune publikoei gehituko zaiene. Hasiera batean nahiko gune lasaia proposatzen bada ere, flotatzailea kokatzen den lekuaren arabera erabilerak pixkat moldatu daitezke. Umeentzat zuzenduta dagoen gune horretako ur txorroak pizten ez badira espazio zabal bat gelditzen delako merkatuaren handipen bat egiteko ardatz nagusiaren bukaeran kokatzen bada. Gainera harmaila horiek ekitaldi desberdinak egiteko aukera ematen dute, oraidik erabakitzeko baitago goiko aldean geldituko den eszenatokiaren dimentsioa.

Beraz erabilera posible bat soilik dago marraztua, helburua kokatzen den lekuari erantzun bat ematea baita, beti mantentzen den elementua pistina bera izanda.

Aipatu behar da baita ere pistinak egiteko portuko ura erabili nahi dela, baina ur hori filtratze sistema baten zehar pasatuko da. Sistema hori NYC ko +Pool proiektuan erabili nahi dutena da, bertan hudson ibaiko ura zuzenean erabili nahi baitute proiektatuak dauden pistinak betetzeko. Sistema honekin ez zen inolako depurazio makinaria konplexurik beharko.

Fitratzen sistema horrek hiru zati nagusi dauzka uraren zikinkeria kanpoan uzteko.
Ondoko argazkian dago azalduta.


 Proiektua bera pistinek bakarrik osatua da, baina Marsellan egin nahi den honetan harmailak ere gehitzen dira, eserita egoteko gune bat izateaz gain, kasu honetan 2013ko kulturaren kapitaltasun horri jarraikiz harmaila horiek panel informatibo bezala erabili nahi direlako.
Panel fluoreszente mugikor batzuen bidez egunean dauden ekitaldiak jartzeko erabili daiteke. Gainera harmailek sortzen dituzten bi horma moduko horiek pantaila erraldoi bat izatea nahi da, gau partean paseo guztiko jendeak, terrazetan jarrita pelikulak ikusi ahal izateko. Horrela euri gutxi egiten duen leku honetan flotatzaile horrek erabilera bat baino gehiagoizan ditzake.



PISTINAK + HARMAILAK + PANEL INFORMATIBOA + ZINEKO PANTAILA



No hay comentarios:

Publicar un comentario