Esan bezalaauzora bizitzen doazenentzako auzoko eraikina da, eta eraikin horretan auzoko etxebizitzen artxiboa aurkituko da. Etxebizitzez gainera lokalen artxiboa ere egin daiteke, eta kontrol guztia bertan eramateko lekua bihurtuko litzateke, kontrol eta kudeaketa lanak bertan egin ahal izateko.
Esan bezala idea nagusia artxibo horren sorreran dago.
Artxibategi horren antolaketa zehazteke dago oraindik baina behe solairuak eta auzokideen eskura jartzea dela derrigorra dela uste da. Kaleen arabera ordenatua egon beharko litzateke, horretarako auzo Le Panier auzoko kaleak aztertu dira.
Web orri bat aurkitu da kale bakoitzaren argazkiak daudenak
LE PANIER AUZOKO KALEAK
Artxibategiaz gainera bertara auzora bizitzera joan nahi dutenek, beraien etxebizitza berria konpondu bitartean, oso eraikin zaharrak baitaude inguruan lo egiteko leku bat izango lukete.
Bertan dagoen egitura jarraitzea erabaki da, eta hortik egin modulazio dena.
Horrela espazio pribatu eta publikotan bereiziko da. Publikoa erabili nahi duen edonorentzako izango da, baina batzuk ordutegi bat izango dute, beste batzuk beti irekita egongo diren bitartean. Horretarako bai igogailuan eta baita eskaileretan ere, gune pribaturako sarrera desberdina izango dute, giltza duen hori soilik sartzea bermatuz.
Modulo horiek erabilgarri izateko bi aldeetarapatio baten beharra egongo da erdiko gunean, eta patio hori gainera lotura ardatzak ezartzeko erabiliko da, garrantzitsua iruditzen baitzait la Charité enmarkatzea.
Erabileak beraz
Logelak: etxebizitza berriak nahi dituztenak eurenak konpondu bitartean bizi ahal izateko. 12 modulo guztira, beraien artean lotu edo banatu daitezkeenak.
Artxiboa: auzokoentzako irekia. Eraikinera bizitzen doaztenak eraman, eta ez da soilik etxebizitzak kalifikatzeko, baina lokal eta dauden gune guztiak.
Sukalde + jangela: Auzoari ematen zaion gune bat da. Gainera beharra duten guztiak joan daitezke, edo lana egiten duen gurasoek umeak bertara eraman ditzazkete bazkaltzera.
Liburutegia + lantokia: eraikinera doazenentzako eta auzokoentzako ikasi edo lan egiteko gunea. Gainera behe solairuan tallerak proposatzen dira, altzari zaharrak berritzeko edota etxebizitzetan konponketak egiteko beharrezko materiala gordetzeko guneak sortuz.
Azken irudian pribatutasun maila zehaztuta dago, eta banaketaren zergatia, gaur egun bertan dauden etxebizitzen 3 ko banaketa hori jarraitu nahi izan baita konposatzerako orduan.
Fatxadan beraz, apalategiaren ideia eta 3 zatien konposaketa idea nahasten dira.
Eraikin baxuenean estalkiaren forma mantentzea erabaki da, liburutegian altuera bikoitza lortzeko. Beste eraikinean goiko terraza erabilgarri bat egitea erabili da. Espazio publiko hori gehiago zabalduz. Sukaldeekin lotua egongo denez auzoko ekitaldiak egiteko erabili daiteke, edo pantaila finko bat jarri udan zinema izateko bertan...