2013/01/22

La Charité ARTXIBATEGIA_entrega


La Panier auzoan kokatzen da Marseilen bakarra izango den auzokoen artxibategia. Auzo honetan kokatzeak zentzu berezibat ematen dio erabilera berezi hau daukan eraikin honi, ez delako soilik gauzak biltzeko toki bat, behar ez dena erabilgarri bihurtzeko tailer eta saltokia da. Marseileren historian auzorik zaharrenetarikoa izatera bigarren eskuko gauzen denda bat bertan kokatzea egokia gertatzen da, bai bertako eta bertara doazenentzako erabilgarri izango dena.


Hala ere ez da denda solik, esan bezala gauzak biltzeko tokia da, etxeetan nun gorde jakiten ez dena, edo denboraldi baten behar ez diren gauzak gordetzeko tokia. Eraikinean GAUZEK dute presentzia gehiena, pertsonak bigarren maila baten utziz, eta beraien presentzia gauzak mugitzeko izanda. Horrela karretila elektrikoen erabilerak eraikin osoaren funtzionamendua baldintzatzen du.
Baina kokatzen den inguruneak baldintzatua ez da gotorleku eraikin bat soilik izatea nahi, plazara zabalduz urtean zehar ekintza desberdinak burutzeko tokia izatea nahi da, beti auzokoei zabalik dagoen eraikina izateko.


Pertsonak eta gauzak bereizi dira, eta bakoitzari beharrezko dituen baliabideak eskaini zaizkie.


Solairuetan modu desberdinean kokatu dira bai gauzen presentzia eta baita pertsonena ere, bien arteko konexio puntuak landuz. Konexio puntu horietan kokatu dira denda eta tailerra, bien arteko lanaren ondorio baitira.





Eraikinaren funtzionamendua ikusteko gardentasuna azpimarratu nahi da, tardean gelditzen den franja horretan ikusi daitekeelako solairu bakoitzean nola gertatzen den. Baina gainera gotorleku itxura eman nahi izan zaio, GORDEtzeko toki bat delako. Baina denda SALTZEKO toki bat denez auzora irekia planteatzen da, guztiz ireki daitezkeen beirazko panelez bitartez.



Garrantzia eman zaie biltegi gune bakoitzei, modulu bezala planteatuz. Horregatik modulo horiek batzeko aukera eman nahi izan da, eta ondorioz mugitu daitezkeen panelak kokatu dirabiltegi modulo bakoitza banatzeko. Horrela posible da nahi izanez gero bi modulo batu eta biltegi handiagoa osatzea. Gainera egitura dena desmontatu daiteke, gutzitz finko dagoena goiko karrila soilik delarik.




Karro elektrikoak direnez elementu garrantzitsua, dena horietara egokitua baitago, beraien presentzia argi geratu eta dena horien gainean jarri nahi da. Sortuko diren pasozko kale motek leku nahikoa eduki behar dute karro horientzako.

Bi kale mota izango ditugu, pertsonei zuzenduta dagoen azken solairukoa, patio eta guzti, eta biltegien banatzaile izango dena.



A1 panela bere osotasunean




2013/01/07

Txoritoki entrega_VOLIÈRE...eta nik txoria nuen maite.








Proiektua hiru ezaugarri nagusiri jarraituz egina dago:


Afrikarekin lotura: Afrikako etorkinek Marsella aurkitu dute beraien bizitoki berria, eta hiriak onartu egin ditu urteeetan zehar. Lotura hori badela ikusteko basamortuan horren ezagunak diren jaimak hartu dira erreferentzia. Horrela gantxiloz egindako gainazal bat egin da, patroi desberdinak jarraituz.


Txoritokia estaltzeko metalezko barrak: itsasontzien masten jarraipen bat egin da, altuera desberdinetara jarriz eta estalkiaren egitura izango dena zehaztuz. Horrela posible da jaimaren erreferentzia jarraitzea. Gainera pasarelaren bigarren mailako egitura diametro txikiagoa duten elementu berdinez egin da. Masta itxura hori emanez itsasoaren gertutasuna azpimarratu nahi da.



Gune gogorra eta biguna: bi gune bereizi dira, baten egurra jarri delarik, eta bestea berdeagoa delarik. Horrela lehenengo gune horretan masten presentzia handiagoa den bitartean erakusketak egiteko guneak ahalbidetuz, beste gunean zuhaitzak dute protagonismoa. Horrekin gune lasaiago bat lortzen da itsasota zabaltzen dena. Berdeagoa den zati horretan graderio bat proposatu da, eta horrekin kota aldaketa egoki soluzionatzea lortu da.














PROZESUKO BIDEOA:




BARRUKO IKUSPEGIAK:



FRANCE 24 KANALEAN AGERTUTAKO INAUGURAZIOKO BERRIAK:
Herritar asko hurbildu dira Marsellako hirian, kultura hiriburu den urte honetan, afrikarren kulturara hurbiltzeko egin den saiakerarekin ireki berri den txoritokira. Gaur egun Marsellako kostaldean bizi diren hegaztientzako egokitutako bizitoki berria izango da, erakusketa gurearekin.







...baina horrela ez zen gehiago txoria izango...


panel-maketako azalpen lamina...