Txoritokiarekin jarraitzeko sarearen kokapena ikusteko ebaketa batzuk egin ziren joan den asterako. Horrela gantxillozko sarearen ideia bat hartzeko.
Baina iruditzen zaigu proiektuak aurrera jarraitzeko maketarekin hastea garrantzitsua dela, proiektua maketan oinarritzen delako.
Horregatik aste honetan maketarekin hastea erabaki da, eskala nahiko txikian egingo denez, erabaki beharra daukagu 1/100 edo txikiagoa egitea, xehetasun handiko maketa izango da. Horregatik kokatuko garen lursailaren topografia guztia lantzen gabiltza.
Gainera sarearen eskala erabaki behar dugu, iruditzen zaigulako benetan ideaia ulertzeko sarea eta maketa bera eskala desberdinetan egin beharko liratekeela.
Ondorengo asteetan maketaren nondik norakoak azaltzen joango gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario